Maskotak | Zarautzko Udala

Nire jabeaz harroBaita nire
herriaz ere

Zarautzez konpainia onenean
gozatzeko gida

Kaixo! Ni naiz, zure maskota. Etxera iristen zarenean isatsa astintzen duena. Dakizunez, talde bikaina osatzen dugu, eta Zarautz gure jolastokia da. Utzidazu aholku batzuk ematen, primeran pasa dezagun inori enbarazurik egin gabe.

Nor den
arduraduna

Nor den
arduraduna

Egin behar ez dudan zerbait egiten badut, arduraduna zu zara. Sentitzen dut! Baina talde bikaina osatzen dugunez, elkarrekin konponduko dugu.

Atzean uzten
dudanari buruz

Atzean uzten
dudanari buruz

Nire beharrak egiten ditudanean, bildu poltsa batekin. Horrela dena garbi mantenduko da atzetik datozenentzat.

Uhalari
buruz

Uhalari
buruz

Eraman nazazu uhal motz batekin lotuta (gehienez 2 metro). Horrela, ez dut beste txakurrekin istilurik izango, ez eta abisatu gabe eurengana hurbildu ere. Zugatik, nigatik, eta lasai dabilen pertsona horrengatik.

Hondartzara joateko
ordutegiak

"Orain nire txanda da.
Inork ez dit olaturik kenduko."

UDA AMAIERATIK ASTE SANTURA ARTE

Edozein ordutan. Hondartza libre!

ASTE SANTUTIK UDARA ARTE

  • Aste barruan: egun osoa.
  • Asteburuetan: 21:00etatik 9:00ak arte.

UDAN

Soilik 21:00etatik 9:00etara.
“Eta beti lotuta eta nik utzitakoa jasoz. Ados?”

Uhalik gabe
ibiltzeko
espazio
partekatuak

"Jarrai nazazu ahal baduzu,
eta esango dizut non aska nazakezun "

NON EGIN DEZAKET KORRIKA
ERO MODUAN ETA POZIK?

Hurrengo mapan aurkituko dituzu ni aske ibiltzeko gaitutako parkeak. Bertan, sozializatu, usain egin eta energia xahutu ahal izango dut. Horrez gain, albaitaritza klinikak eta niretzat erabilgarriak diren bestelako lekuak ere aurkituko dituzu.

Zuk aukeratzen duzu etxetik hurbilen dagoen gunea.
Nik jarriko dut gogoa.

Ezagutu:

Txakur-parkeak

Txakur-parkeak

Maskotentzakodendak

Maskotentzako
dendak

Albaitaritza-klinikak

Albaitaritza-klinikak

Txakur-ileapaindegiak

Txakur-ileapaindegiak

Turismobulegoa

Turismo
bulegoa

Txakur-parkeak

Txakur-parkeak

Maskotentzakodendak

Maskotentzako
dendak

Albaitaritza-klinikak

Albaitaritza-klinikak

Txakur-ileapaindegiak

Txakur-ileapaindegiak

Turismobulegoa

Turismo
bulegoa

KONTSULTATU MAPAN, GOOGLE MAPS-en BIDEZ